Kultura

Kulturaren ildotik joz gero, Elkargunean erabil ditzakegun hainbat leku topatuko ditugu, eta kultur egitaraua bera egunez egun trinkotuz doa. Argazkigintza digitala, marrazkigintza eta pintura, dantza, joskintza ikastaroak edota diseinu ikastaroak eskaintzen dira, besteak beste.

Herriko elkarteek edota bestelako izaera duten elkarteek zazpi gela erabil ditzakete Elkargunean bilerak, ikastaroak eta aurkezpenak egiteko, eta partaide-kopuruen arabera prestatuta daude. Gela guztiak dira balio anitzekoak. Esaterako, “Oteiza” izenekoa erakusgela bada ere, berdin-berdin erabil daiteke hitzaldiak, aurkezpenak edota musika-kontzertuak egiteko eta Elkargunearen ibilbidean halaxe egin da beti.

Gure jarduerak eta zerbitzuak

Kultur aretoak

Erreserbatu

Kultura jarduerak

Urtean zehar hainbat kultur jarduera antolatzen ditugu.

kz gunea elkargunean

KZ Gunea

KZgunea alfabetatze digitaleko programa Eusko Jaurlaritzaren ekimena da. Zentro publikoen sarea Euskadiko herri guztietan zabaltzea du oinarri programa honek. Gai hauek lantzen dira: prestakuntza, nabigazioa, erabiltzaileentzako arreta, web atariak, e.a.
943 02 36 19 - http://www.kzgunea.eus/
sukaldea elkargunean

Sukaldea

Elkarguneak badu bere sukaldea. Bertan, haurrekin eta gaztetxoekin egin ohi diren ikastaroez gain, pertsona helduentzako ikastaroak ere antolatzen dira. Bestalde, ikastaroen eskaintza egunez egun zabalduz doa, mota guztietako jakiak prestatzen ikasteko sukaldaritzen zerrenda luzea lagun: oinarrizko sukaldaritza, munduko sukaldaritza, sukaldaritza begetarianoa, eta abar.
ikasgela elkargunean

Ikasgela

Elkargunearen egutegi eta ordutegian, 18tik gorako ikasleentzat ikasgela bat zabaltzen da. Wifi zerbitzua du norbaitek ordenagailu eramangarria eraman eta erabili nahiko balu. Gela hau erabiltzeko ez da bazkide izan beharrik.
musikeruen irudia

MUSIKAGUNEA Entsegu gelak

Azkoitiko Musikeruen elkarteko arduradun egiten duenarekin adostuta egiten da gelaren erabilera egiteko giltza elektronikoaren eskaera.
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScF7zjQEk383ubOfrwOVjyrrBSjZyi_Lw0WfntxIMfF--RfYw/viewform

Teknogunea