Elkargunean era askotako kirolak praktika daitezke, eta antolatzen diren ikastaroetan bakoitzak bere kasa har dezake parte edo bestela gidari baten zuzendaritzapean ere bai. Kirol mota asko daude: eskalada, gapa, gimnasio-aparatuak, aerobika, saskibaloia, igeriketa, futbola, ciclinga, pilateak, e.a.
Talde ugari aritzen dira entrenatzen bertako instalazioetan, besteak beste, Iraurgi saskibaloi taldea, Zubiaurre gimnasia erritmiko taldea, Karate taldea, Zubiaurre igeriketa-elkartea, edota futbitoko hainbat talde.