Elkarguneak badu bere sukaldea. Bertan, haurrekin eta gaztetxoekin egin ohi diren ikastaroez gain, pertsona helduentzako ikastaroak ere antolatzen dira. Bestalde, ikastaroen eskaintza egunez egun zabalduz doa, mota guztietako jakiak prestatzen ikasteko sukaldaritzen zerrenda luzea lagun: oinarrizko sukaldaritza, munduko sukaldaritza, sukaldaritza begetarianoa, eta abar.