Elkarguneak badu SPA deritzon gune preziatu bat, eta Igerilekuaren ondoan dagoenez, igeri egin ondoren erabil daiteke, edota igerilekutik igaro gabe, noski. Sauna hezea, sauna lehorra, hainbat ur-zorrotada mota dituzten hiru dutxa, hidromasajea eta erlaxatzeko hainbat ohe termiko ditu. Gune honek leihate handi bat du, kanpoko argia barrura sar dadin eta erabiltzaileek Izarraitz mendia ikusiz batera Spa goza dezaten.