KULTURA

Kulturaren ildotik joz gero, Elkargunean erabil ditzakegun hainbat leku topatuko ditugu, eta kultur egitaraua bera egunez egun trinkotuz doa. Argazkigintza digitala, marrazkigintza eta pintura, dantza, joskintza ikastaroak edota diseinu ikastaroak eskaintzen dira, besteak beste.

 

Herriko elkarteek edota bestelako izaera duten elkarteek zazpi gela erabil ditzakete Elkargunean bilerak, ikastaroak eta aurkezpenak egiteko, eta partaide-kopuruen arabera prestatuta daude. Gela guztiak dira balio anitzekoak. Esaterako, "Oteiza" izenekoa erakusgela bada ere, berdin-berdin erabil daiteke hitzaldiak, aurkezpenak edota musika-kontzertuak egiteko eta Elkargunearen ibilbidean halaxe egin da beti.

AZKOITIKO UDALA

AzkoitikoUdala

HARREMANETARAKO

Aita Madinabeitia plaza
20720 Azkoitia · Gipuzkoa
Tel. 943 85 25 44
info@elkarguneazkoitia.net

JARRAITU GAITZAZU

Sare sozial hauetan gaude.